26. zenbakia · 1997 (1)

Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena (Josep M. Ayma-Aubeyzon). Liburua

Joxe Manuel Odriozola
Katalaren hizkuntz normalizazioa zertan den jakin nahi duenarentzat liburu egokia da honakoa. Eta egokiro itzuli du Boni Urkizuk euskarara: euskara txukun eta malguan. Egilea, Ayma-Aubeyzon, Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Orokorreko lanean jarduna, gaur egun komunikabide batean katalanaren zuzentzailea da. Irakurleak liburuaren ikuspegi orokorra izan dezan, hona lehen-lehenik aurkibidean idoro ditzakegun gai eta auzien zerrenda. Lehendabiziko zatian gaiok jorratzen ditu: «Ihardun politikoa»; «Herriaren nahia» eta «Aginte ekonomikoa» hizkuntz normalizazioaren hiru ardatz gisa. Bigarrengoan «Metodologiaren» bila abiatzen da: «Hizkuntz Normalizazioaren Plangintza orokorra eta behar dituen elementuak»; «Arazo bat: nola ebaluatu normalizazio-prozesua»; eta «Politikoen eskuhartzea». Eta azkenik, hirugarrenean: «Erabilera zabaldu»; «Nolako katalana?»; eta «Katalandun berrien katalana».