62. zenbakia ·
2007 (1)
HITZURRE GISA 62 ZKIA.
Edurne Brouard
Ezer baino lehen honakoa aitortu beharko nuke: halako lan hau enkargatzeko deitu
zidatenean, asunto honi ezin izango niola inolaz ere aurre egin pentsatu nuen.
Batetik, gauden datetan gaudelako (KORRIKA 15 gain-gainean dugu eta hori geure
jarduera osoa baldintzatzen duen gaia da), eta bestetik, idazle kaskarra naizen
neurrian, zail egiten zaidalako holakoetan sartzea. Gero, hobeto pentsatuz eta
gaiaren garrantzia ikusita, erabaki nuen merezi zuela gure aldetik esfortzu
berezi bat egitea, hori merezi duelako HEA gaitzat hartzen duen monografiko
batek, BAT aldizkariak duen prestigioa izanda. Hori dela eta, sartu naiz kontu
honetan.