46. zenbakia ·
2003 (1)
Hiru enpresatako erabileralplanen azterketa Hizkuntza Prozesuen Ingeniaritzaren bidetik
Mikel Urdangarin
SARRERA
Artikulu hau aurretik egindako lan baten laburpena da, eta, aldi berean, garapena. Oinarrian Hiznet[1] ikastaroan egindako sakontze lana dago, hain zuzen ere, Lan-mundua berreuskalduntzeko marko teoriko-metodologikoaren bila: hiru erabilera-planen azterketa eta ondorioak�» (Urdangarin 2002); baina artikulua egiteko proposamenak gehiago sakontzeko aukera eman digu. Horien fruitua da eskuartean duzuena.
Hasierako lanean, AZTI Fundazioa, MAIER Taldea eta ELAY Taldeko erabilera-planen informazioa jaso genuen, eta J. Ignazio Marko Juanikorena izan genuen tutore. Datu bilketarako, hark proposatutako galdetegia erabili genuen (Marko 2001), eta analisiaz gain, sarrerako atalak ere gehitu genizkion: erabilera-planak zer diren eta zergatik lan munduan, aurrekariak, egungo egoera...[2]