132. zenbakia · 2024 (3)

Hiriguneak eta euskarazko komunikazioa

Josu Amezaga AlbizuORCID profila

Josu Amezaga Albizu

josu.amezaga@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-9072-3637ORCID profila
, Naroa Burreso PardoORCID profila

Naroa Burreso Pardo

naroa.burreso@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0009-0006-3380-4699ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.1
Hedabideek euskararen aldeko politiketan zeregin garrantzitsua izan dezaketelako hipotesitik abiatzen da lan hau. Bertan, metodologia kuantitatiboak baliatuta, hiriguneen eta herriguneen arteko alderaketa egiten da, honako fenomenoa azaleraziz: euskarazko hedabideak ahulagoak dira, kontsumoan zein eskaintzan, hiriguneetan, 50.000 biztanletik beherako herrietan baino. Honen arrazoiak ulertu asmoz, hirigune eta herriguneen euskaldunen profilak aztertzen dira. Errealitatea argitu ondoren, eztabaidan sartzen gara artikuluan, honakoa ondorioztatzeko: habitataren arabera gara litezkeen komunikazio politika ezberdinak, azken batean hizkuntza politikaren helburuen araberakoak izango dira. Azkenik hiriguneei begirako komunikazio politika baterako iradokizunak egiten dira. • Hitz gakoak: Hedabideak, euskara, hiriguneak, arnasguneak, komunikazio politika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)