51. zenbakia ·
2004 (2)
Hezkuntek proiektuaren aurkezpena
Mixel Etxeberri
SARRERA
Duela urtebete inguru abiatu zen Hezkuntek egitasmoa Ipar Euskal Herrian. Hausnarketa luze eta sakon baten ondoren, plantan ezarri da dagoeneko, eta erabilgarri izan da urtarriletik goiti, ikasleek ikasketa norabideak hautatu dituzten unean. Enpresa berriak eta euskaldunak sortzea da Hezkunteken helburua, eta, horretarako, ikasleen goi mailako formazioa bermatu nahi da. Heziketa teknikoa ezagutaraztea da lehen urratsa, ikasleei Euskal Herri osoan dauden eskolak, sareak, euskarazko formazioak, berezitasunak, eta haien arteko sinergiak ezagutaraztea.