Herritartasun soziolinguistikoa gaztelania nagusi den eremu eleaniztuneko familietan
Maite Garcia-Ruiz
maite.garciaru@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813, Ibon Manterola Garate
Ibon Manterola Garate
ibon.manterola@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318, Anik Nandi
Anik Nandi
aniknandi@gmail.com
Senior Lecturer, Woxsen Univ. India
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8254-6637
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.4
Stroud-en (2018) herritartasun soziolinguistikoaren egitura analitikoa abiapuntu hartuta,
gobernuaren hizkuntza-politiken eta hainbat gizarte-eragileren aldetik (gurasoak eta haurrak,
esaterako) horiek interpretatzeko, txertatzeko eta/edo negoziatzeko moduaren arteko
lotura konplexua aztertzen da artikulu honetan, gizarte eleaniztunetan hizkuntza gutxituak
erabiltzeko edo ez erabiltzeko gune ideologikoak agerian utziz. Ikerketa honetako parte-hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Galiziako hizkuntza gutxituen alde beren
seme-alabak euskaraz edo galegoz hezteko erabaki kontzientea hartu duten gurasoak dira.
Ikerketa-metodo kualitatiboak diren behaketak, elkarrizketak eta eztabaida-taldeak erabiliz,
erakusten dugu nola guraso horiek hizkuntza-politikaren bitartekari bihurtzen diren etxean
eta kanpoan askotariko estrategien bidez. Gainera, argudiatzen dugu gurasoek diskurtso politikoan
duten partaidetza oso aldizkakoa eta ad hoc ager daitekeela, baina haien banakako
ekintzak mobilizazio kolektiboetara bideratzen direnean, behetik goranzko hizkuntza-politikak
ekar ditzaketela.
Hitz gakoak: herritartasun soziolinguistikoa, hizkuntza-gobernantza, agentzia, familia hizkuntza-
politika, galegoa eta euskara.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)