Familien hizkuntza-politika 135. zenbakia · 2025 (2)

Helduen ikuspegitik udalerri euskaldunetako haurren euskara erabileraren mapa osatzen

Eider SaraguetaORCID profila

Eider Saragueta

eider.saragueta@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1325-5697ORCID profila
, Oihana LeonetORCID profila

Oihana Leonet

oihana.leonet@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8801-5455ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.3
Guraso, irakasle eta eragileek euren kezka adierazten ari dira haurrek geroz eta adin goiztiarragoan gaztelaniaz hitz egiten hasten direlakoan. Kezka horretatik abiatu da ikerlan hau, izan ere, helduen pertzepzioak eta haurren hizkuntza-errealitatearen arteko desberdintasunak antzeman dira. Nahiz eta ikerlan hau azterketa zabalago baten parte izan, lan honetan bereziki helduen hizkuntza-hautemateak eta -usteak jaso dira. Aztertutako 7 udalerrietako 139 haurrekin egin dira gela-barneko dinamikak eta 43 heldurekin talde-eztabaidak. Ikerketa zabalean haurren euskararen bizi-indarrean eta erabileran eragiten duten 148 faktore identifikatu dira, eta multzo hauetan bildu: eskola-mailakoak, herrikoak, Euskal Herriko fenomenoak, fenomeno orokorrak eta ikus-entzunezkoak. Ondorio nagusienak erakusten dute identifikatu diren faktore gehienak elkarri lotuta daudela eta asko haurren eskumen eta fokutik kanpo daudela, batzuk UEMArenetik kanpo ere. Hala ere, helduen partetik jasotako erantzun eta hautemate asko euskararen egoerarekiko ezkorrak izan diren arren, datuek ez dute euskararen egoeraren atzerakadarik erakusten. Haurrei dagokionez, berriz, kontziente dira euskararen egoeraz, eta euren ikuspegia helduena baino baikorragoa da. Ondorioz, garrantzitsua da helduen hautemateetan sakontzen jarraitzea, horrek lagun baitezake hizkuntza-plangintzarako tresna eraginkorragoak garatzen. Era berean, UEMAko udalerrietan egoeraren azterketa zehatzak egitea eta haurren ahotsak entzutea egoeraren irakurketa zehatzago bat egiten lagun dezakete. Azkenik, proposatzen da UEMAko kide diren udalerrietan neurketa eta ikerketa bereziak egitea egoeraren bilakaeraren jarraipen egokia egin ahal izateko. Hitz gakoak: euskara, hezkuntza, haurren hizkuntza ohiturak, hizkuntza erabilera.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (3,00)