62. zenbakia ·
2007 (1)
Helduen euskalduntze-alfabetatzea Iparraldean
Jakes Bortairu
Ipar Euskal Herrian helduen euskalduntze-alfabetatzea aipatzerakoan
bi datu azpimarratu behar dira. Lehenik, herri ekimenaz ari gara oroz gainetik.
Alabaina, orain arte esperientzia puntual eta isolatu batzuk kenduta, elkarteak
dira helduei euskarazko kurtsoak proposatzen dizkieten bakarrak. Salbuespen
gisa aipa daitezke GRETA formakuntza organismoak eta Baionako komertzio Ganbarako
hizkuntzen irakaskuntza zentroak (CEL) noizbait emandako ikastaro batzuk edota
Departamenduko administrazioak bere langileentzat antolaturiko barne formakuntzak.
Bigarrenik, AEKaz ari gara nagusiki, Iparraldean ikasturtean emandako ikasle
orduen % 95 AEK-k emaiten baititu.