62. zenbakia ·
2007 (1)
HABE eta euskalduntze-alfabetatzea, 1981 – 2007:
Joseba Erkizia
Ikuspegi askotatik egin daiteke bai HABEren historia, bai helduen euskalduntze
eta alfabetatzearena ere. Bi ikuspegi landuko ditut nik idazlan honetan. Lehenik,
ikuspegi didaktikoa azalduko dut; didaktikoa baita HABEren jardueraren erdigunea.
Bigarrenik, helduen euskalduntze eta alfabetatzeko sarea sendotzeko eta egonkortzeko
egiten ari garen kudeaketa eta antolamendu lana agertuko dut.