121. zenbakia ·
2021 (4)
Gizarte-eragileen saretzea Europan: ELEN
Paul Bilbao Sarria
Hizkuntza gutxituen biziberritzean aritzen diren gizarte-eragileek beste hizkuntza komunitate
batzuetako erreferentzietara jotzeko ohitura egon izan da azken hamarkadetan. Elkar-truke
eta harreman horiek sendotuz joaten diren heinean, azpiegitura edo espazio komunak sortzeko beharra
egoten da eta hori da European Linguistic Equality Network (ELEN) delakoa. Artikulu honetan egileak
ELEN erakundearen hastapenak azaltzen ditu, aurrekaria izan zen EBLUL erakundetik hasita eta gaur
eguneraino izandako bilakaera deskribatuz. ELEN-ek urte hauetan guztietan jorratutako lan-ildoak eta
abian jarri dituen ekimenak ere aipatzen dira testuan zehar. Horretaz gain, Kontseiluak ELEN-en izandako
parte hartzea ere hizpide du artikuluak. • Hitz gakoak: Europa; hizkuntza gutxituak; eragileak;
saretzea.