42. zenbakia ·
2002 (1)
Gaztetxoak eta euskara. Euskara etxeko ala auzoko?
Imanol Esnaola
Oharra: Lan Hau Etorkizuna aurreikusten 99 ikerketan (Iñaki Martinez de Luna eta Kontxesi Berrio-Otxoa. 2000, Gasteiz) lagunartea eta familiarekin lotura duten zenbait datu hautatuz osatua da.
2000. urteko abenduan Etorkizuna aurreikusten 99: Euskal Herriko gaztetxoak eta euskara (Mtz. de Luna, I.; Berrio-Otxoa, K.; Larrañaga, N.; Fernandez, J.M., 2000) izeneko ikerlana ezagutzeko aukera izan genuen. Lan mardula da, zalantzarik gabe. Eta bere baitan bada aski jakingarriak diren hainbat datu.
Horien artean arakatuz dosier honen ardatza osatzen dutenak bildu nahi izan ditugu. Alegia, hizkuntzaren aldaera eta erabilera eremuekin zerikusia dutenak.