120. zenbakia ·
2021 (1)
Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia
Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernández García
Gazteak euskararen eszenatokian izeneko ikerketa-lanaren helburua gazteen euskara-erabilera
zertan den ulertzeko gako batzuk azaleratzea izan da. Horretarako, lau herri aztertu dira: Zumaia,
Gernika, Pasai Donibane eta Amorebieta-Etxano. Hizkuntza-errealitatearen azterketa hiru ardatzek gidatu
dute, bai informazioa biltzean, bai datuak aztertzean eta ondorioak lantzean: ideologikoa (ideia,
errepresentazio, diskurtsoen mundua), harremanei loturikoa (adinkideen erreferentzi taldeetako praktika)
eta identitarioa (bizipenei loturikoa).
Euskarak hiru dimentsio horietan duen presentzia/ausentzia aztertu nahi izan dugu. Zer diskurtso dute
gazte horiek euskarari buruz? Zer pentsatzen dute beren esperientzia linguistikoaz? Zer iritzi dute euskalgintzari
buruz edo hizkuntza-politikari buruz? Non dago euskara beren eguneroko praktiketan? Non
da euskara haientzako erreferente diren esparruetan? Azkenik, zer lotura pertsonal dute euskararekin?
Zer pisu du euskarak beren emozioetan, nork bere burua definitzeko eta agertzeko moduan? • Hitz gakoak:
euskara, gazteak, hizkuntza-ideologiak, hizkuntza-praktikak, eta hizkuntza-bizipenak.