118. zenbakia ·
2021 (1)
Euskararen presentzia eta aukerak Iparraldeko unibertsitate-testuinguruan
Eguzki Urteaga
Gaur egun, Iparraldeko unibertsitate-testuinguruan, euskararen presentzia urria bada ere, funtsean, Euskal Ikasketetara mugatuz, garatzeko aukera esanguratsuak dauzka, euskararen ezagutzak gora egin baitu 16-24 urtekoen artean eta sail elebidunetatik ateratzen diren ikasleen kopuruak gora
darraielako, lurraldearen nortasun propioa agerikoa baita, ikasleen eskaera geroz eta handiagoa delako, eta, Iparraldeko unibertsitate-eskaintza garatzeko borondatea agertzen baitute bai erakunde publikoek bai gizarte zibil antolatuko ordezkariek. Baina, aukera horiek praktikara eramateko, ezinbestekoa da
irakasleak euskaraz trebatzea eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzea.
Hitz gakoak: Iparraldea, unibertsitate-testuingurua, euskara, presentzia, aukerak.