64. zenbakia ·
2007 (3)
Euskararen kale erabileraren V. neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian
Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Laugarren aldikoz, Soziolinguistika Klusterrari esker, Ipar Euskal Herriko kaleetan
euskararen erabilerari buruzko neurketa bat badugu, herrialde horrentzat lau
urtean behinko neurketa hori 1993an hasi zelarik. Azken datuak 2006ko urrian
bilduak izan dira. Datu horiek zinez baliagarri eta beharrezkoak dira jakinez
egiazko ahozko erabilerari buruzkoak bakarrak direla, Euskal Herri osoa kontuan
hartzen dutenak. Emaitzak behaketa zuzenaren bidez bilduak dira eta ez, beraz,
aitorturiko erantzuni esker moldatua den ohizko inkesta soziolinguistiko baten
bidez, ustezko gaitasuna edo erabilera bilduz. Hortan da segur lan horren berezitasun
handiena. Egiazko erabilera, hizkuntzaren erabileraren alor txiki bat gutxienez
neurtua da.