64. zenbakia ·
2007 (3)
Euskararen kale erabileraren gorakada ez da erabatekoa
Nekane Larrañaga
Euskararen kale neurketaren laugarren saioa egin berri dela, eskuartean ditugu
12 urte hauetan Euskal Herriko kaleetan euskarak izan duen eta gaur egun duen
errealitatea aztertzeko datuak. Urteen eboluzioari begiratuz, esan daiteke ez
direla alperrik pasa urteak; datu orokorrei begiratuta itxaropentsuak dira emaitzak,
euskara geroz eta gehiago erabiltzen baita. Euskal Herriko erabilera orokorrean
%10ekoa izatetik, %14era pasa da. Bereziki EAE’an gertatu da gorakada
hau, Nafarroan euskararen erabilera kopuruak mantentzeko joera izan du, Iparraldean,
zoritxarrez, aurkako joera izan duen bitartean. Badirudi beraz, garai autonomikoa
osatu duen azken hogeita bost urtetako prozesuan, euskararen ezagutzan izan
ditugun irabaziek, erabilerara ere izan dutela bere jauzia, EAEn bada ere.