64. zenbakia ·
2007 (3)
Euskararen kale erabilera Bizkaian
Patxi Juaristi
2001etik gauzak ez dira asko aldatu Bizkaian, euskararen kale erabilerari dagokionez.
Urte hartan gutxi gora-behera hamar bizkaitarretik batek (%11) euskaraz hitz
egiten zuen kalean, eta bost urte beranduago, 2006an, antzerako egoerarekin
aurkitzen gara. Alegia, gaur egun ere hamar bizkaitarretik batek (%10,4) euskaraz
berba egiten du kalean. Orain dela bost urte bezala, Euskal Herriko herrialdeen
artean, Bizkaia tarteko egoeran dago euskararen kale erabilerari dagokionez;
izan ere, bizkaitarrak gipuzkoarrak (%32,7) baino erdaldunagoak dira, baina
arabarrak (%4,7), nafarrak (%6,6) eta iparraldekoak (%4,6) baino euskaldunagoak.