Euskararen jarraipena sustatzeko familien estrategiak
Maite Garcia-Ruiz
maite.garciaru@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.2
Getxoko testuinguruan kokatzen den ikerketa kualitatibo batean oinarrituta, artikulu honen
helburua da familia batzuek seme-alabengan euskararen erabilera sustatzeko erabiltzen dituzten
estrategiak partekatzea. Jakina da hizkuntza batzuek inolako sustapenik behar ez duten
bitartean, hizkuntza gutxituen kasuan ez dela horrela izaten, eta ez direla gutxi egoera
horren aurrean babesgabe edo ezintasunean sentitzen diren familiak. Hala ere, badira hainbat
eratara eta eremu ezberdinetan eraginez hizkuntza gutxitua sustatzen duten familiak,
gure kasuan euskara. Hizkuntza-sustapen hori Familiako Hizkuntza-Politikaren (FHP) eta
Hizkuntza Sozializazioaren (HS) hurbilpen teorikoen baitan interpretatzen da lan honetan.
Emaitzek erakusten dute parte-hartzaile horiek familia barruan euskararen aldeko estrategiak
dituztela eskolaz kanpoko jardueretan eta aisialdian eragiteko, horiek aurrera eramateko,
hainbat zailtasun identifikatzen dituzten arren.
Hitz gakoak: euskararen sustapena, estrategiak, hizkuntza gutxituen jarraipena, Familiako
Hizkuntza-Politika (FHP).
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)