60. zenbakia ·
2006 (2)
Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera
Titto Betbeder
1. EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN MISIOAK
2004ko azaroaren 26an, Hezkuntza Nazionaleko Ministeritza eta Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Orokorra engaiatzen ziren, hitzarmen baten bitartez, euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko hitzartze iraunkor bat helburu duen egitura amankomun batean. Hitzartze horretan sartzen dira partaide ezberdinek abiatu beharreko politikak, izan dadin Estatuak bere gain dituen gaitasun alorretan edo tokiko erakundeek dituztenetan, eta bien gain daudenetan ere bai. Hitzartze horrek kontuan hartzen ditu irakaskuntza eskaintzaren egokitzea, eskaintza horrekin beharrezkoak diren laguntza-jarraikitze neurriak, eta pedagogia mailako animatze neurriak. Desmartxa hori sartzen da ikasturteen koherentzia, osotasuna eta jarraipena printzipioetan, eta kontuan hartzen ditu euskararen eta euskarazko irakaskuntza honek dauzkan hiru sareak (irakaskuntza publikoa, Irakaskuntza Girixtinoko Zuzendaritzaren peko den irakaskuntza pribatua, Seaska Federazioaren peko den irakaskuntza pribatua).