Irlandera gaur egun 15. zenbakia · 1995 (4)

Euskararen erabilpenaren feminizazioa

Kike Amonarriz GorriaORCID profila

Kike Amonarriz Gorria

kikeamonarriz@gmail.com
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9956-5989ORCID profila
13 aldiz deskargatu da.

Hizkuntza izanik gizafenomenorik sozialenetako bat, gizakien artean sortzen diren aldaketek eragin berezia eta zuzena dute hizkuntzen barneerabilpenean nahiz hizkuntzen arteko mintzaldaketan. Gizakien arteko oinarrizko bereizketetako bat sexuarena da. Historian zehar eta baita gaur egungo gure gizartean ere, emakumezkoek eta gizonezkoek «rol» eta funtzio desberdinak betetzen dituzte. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu aztarna hau jarraitu eta euskararen erabilpen errealean izan dezakeen eragina aztertzea. Ikerketa desberdin batzuren emaitzak aztertu ondoren, hainbat baieztapen formulatzeko moduan gaudela iruditu zaigu eta komenigarritzat jo dugu ondorio hauek plazaratzea.
13 aldiz deskargatu da.