64. zenbakia ·
2007 (3)
Euskararen erabileran kale
Xabier Isasi Balanzategi
Demagun hamar hiztunetatik batek euskaraz egiten duela. Euskararen presentzia,
bada, %10koa dela esan dezakegu. Ondo. Baina hori zer da asko ala gutxi? Hamar
hiztun horien artean zenbat dira euskaraz dakitenak? Bazter dezagun euskaraz
dihardun bakar horrek bakarrizketan dabilenik. Hori horrela, hamarreko horretan,
gutxienik, bi euskaldun dago. Bi gutxienik eta hamar gehienez. Bi besterik ez
balego euskaldunen proportzioak %20 doi-doi jotzen du. Euskaldunak %20 izatea
eta kaleko erabilera %10raino iristea ez da bat ere datu txarra. Erabilera maila
oso handia da, bistan da. Oro har, euskaraz egitea posible denean %50a erabiltzen
da-eta.