60. zenbakia ·
2006 (2)
Euskararen erabilera eta transmisioa
Jon Aizpurua Espin
AURKEZPENA
Lanaren helburua bi gune soziolinguistiko desberdinetan euskararen erabilera eta familia bidezko transmisioa aztertzea izan da. Lehenengo eta behin, azterketa gune nagusiki erdaldun batean egitea erabaki zen. Hortaz, lehen hizkuntza gaztelania izanik, euskara batez ere hezkuntza-sistemaren bidez ikasi duten euskaldunek osatu zuten unibertsoa.