Euskararen bizitasun digitala vs euskararen etorkizuna “hoc tempore obsequium amicos, ueritas odium parit”
Lionel Joly Charrasse
ljolyeuskaltzaindia@gmail.com
Euskaltzaindia
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-5601-7884
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.6
Euskararen normalizazio prozesuan gero eta garrantzitsuagoak bihurtu dira Internet eta euskararen
osasun digitala, horregatik haien ebaluazioa egitea ezinbestekoa dirudi, nahiz eta
horrek ez duen hizkuntzaren benetako bizitasun sozialaren isla ematen. Antzeko egoera bizi
izan zen telebistarekin: kate gutxi zeuden garaian euskarazko bat edukitzeak ez zuen berez
hizkuntzaren egoera soziala islatzen. Interneten eta Wikipedian euskarak presentzia handia
du, bere hiztun kopuru txikia kontuan hartuta, politika publikoen laguntzari eta euskal komunitatearen
konpromisoari esker (Waliño 2019b; Goñi 2019).
Bizitasun digitala hiru alderditan aztertu liteke: eskaintzan, hau da, zenbat tresna eta eduki
sortzen diren euskaraz eta publikoari eskaini; eskarian, hau da euskaldunek zenbat eduki
edota tresna digital eskatzen duten; eta erabileran, hau da eskaintzen diren euskal produktu
digitalak zenbat kontsumitzen diren. Hala ere, Waliñok (2019b) ohartarazi duenez, ez dago
datu zehatz eta objektiborik sare sozialetan edo webguneetan euskararen erabilera neurtzeko.
Artikulu honetan ikusten denez, datu horiek kontu handiz jaso behar dira. Horrez gain,
artikuluan ikusten denez, bizitasun digitalak ez du informazio zuzenik ematen euskararen gizarte
bizitasunari, osasunari edo etorkizuneko biziraupenari buruz. Digitalizioak euskararen
bizi-iraupenerako izan ditzakeen aukerak eta muga nabarmenak aztertzen dira artikuluan.
Hitz gakoak: digitalizazioa, Wikipedia euskaraz, itzulpen automatikoa, euskararen biziraupena,
euskararen normalizazioa, euskararen plangintza.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)