48. zenbakia ·
2003 (3)
Euskarak teknologia berrien aurrean duen erronka
Josu Waliño, Elena García Berasategi
Ez dago zalantzarik lengoaia naturala gure eguneroko bizitzaren giltzarria dela; ez eta honen tratamendu konputazionala geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari dela ere. Egunetik egunera, datu-base dokumentalak handitzen doaz, ordenagailuekin harremanak izateko erak aldatzen, eta multimedia sistema guztiak digitalizatzen. Horren ondorioz, ezinbestekoa bihurtzen zaigu lengoaia naturala ere informatikoki lantzeko bideak aztertzea.