120. zenbakia ·
2021 (1)
Euskarabentura eta gazteen hizkuntza erabilera
Ainhoa Pardina Arenaza
Lan honetan EuskarAbentura espedizioko parte hartzaileen datuak aztertuko dira, espedizioak
gazte hauengan duen eragina ikusi nahirik, erabileraren datuetan arreta jartzeaz gain, gaitasunaren
eta jarreren datuei ere erreparatuz. Honela, parte hartzaileen euskararen erabileraren igoeran espedizioak
eragina duela ikusiko dugu, baita honi dagokion arduran ere. Horrez gain, datuek erakutsiko
digute gaitasunari nahiz jarrerei dagokien ezaugarri batzuek ere eragina dutela euskararen erabileran.
Gainera, ikusiko dugu espedizioa bukatu eta urte erdira oraindik EuskarAbenturaren eragina mantentzen
dela. Honela, esan daiteke proiektu hau onuragarria dela hizkuntza gutxituen “gure kasuan,
euskararen” biziberritzeari dagokionean. • Hitz gakoak: Euskarabentura, erabilera, igoera, gaitasuna,
jarrerak.