119. zenbakia ·
2021 (2)
Euskara eta immigrazioa EAEn
Julia Shershneva
Atzerriko jatorriko pertsonen integrazio linguistikoa da gairik garrantzitsuena ikerketa
soziologikoan, hala ere, testuinguru elebidunetan, EAEko bezalakoan, horrek gehitutako konplexutasuna
adierazten du. Horrela, atzerriko jatorriko populazioaren euskararen erabilera ikertzen duten ikerketa
oso gutxi dira. Artikulu honen helburua da 2018ko EABI inkestaren datu kuantitatiboak aztertzea,
aldagai anitzeko teknikak erabiliz. Emaitzei dagokienean, alde batetik, euskara komunikazio hizkuntza
bezala etxebizitzan erabiltzen duten atzerriko jatorriko pertsonen tipologiak deskribatzen dira, eta, bestetik,
euskararen jakintza-maila nahikoa edo ona duten pertsonen tipologiak. Hitz gakoak: integrazioa,
euskara, immigrazioa, EABI.