47. zenbakia ·
2003 (2)
Euskara eta gazteak Lasarte-Orian (II)
Pello Jauregi Etxaniz
SARRERA
Hamar urte pasa dira 1992. urtean Jose Mari Iraola lasartearrak Euskara eta gazteak Lasarte-Orian» ikerlan bikaina egin zuenez geroztik. Zertan aldatu dira kontuak bitarte horretan? Horri erantzun nahian egin dugu aurten izen bereko ikerlana. Funtsean, orduko galdera eta diseinu berari eutsi diogu oraingoan, datuak ahalik eta gehien alderatu ahal izateko.
Ikerlana galdesortaren bidez egin zen 2002ko apirilean, Lasarte-Oriako 13 eta 24 urte bitarteko 167 lagunen lagina hartuta. Lagin honen konfiantza-tartea % 95,5 izan da, eta errore-tartea % 7.