Euskara elkarteak, berrogei urte herrigintzan
Iker Martinez de Lagos Menique
iker5m@gmail.com
Euskaltzalea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.4
Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zela lau hamarkada bete dituen urtean egin
du euskara elkarteen mugimenduak hirugarren Kongresua. Artikuluan mugimenduak urteotan guztiotan
euskalgintzari eta euskararen biziberritze prozesuari egin dion ekarpena aztertu da, beti ere,
autorearen bizipenetatik abiatuta. AEDren sorrerako helburu eta jardun-moldeek gaurkotasuna izaten
jarraitzen dute. Euskara elkarteen ugaritze eta hedapenean garrantzitsuak izan diren faktoreak aztertu
eta euskara elkarteek gaur egun duten funtzioaren gaineko hausnarketa proposatzen da. • Hitz gakoak:
euskara elkarteak, gizarte mugimenduak, topagunea, herrigintza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)