119. zenbakia ·
2021 (2)
Euskara ardatz izanen duen jendarte kohesioa helburu, etorri berriei harrera eta kultur aniztasuna Bortzirietan
Urko Ikardo, Patri Arburua
Immigrazioa eta euskara da gaia. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak duela bi hamarkada
ekin zien hizkuntza harrera eta migrazio prozesuen ondoriozko hizkuntza eta kultura aniztasuna
lantzeari, dagozkion helburu eta jarduera esparrutik, hau da, euskararen biziberritzea lortzea
eskualde mailan. Urteen joanean izan da bilakaerarik, bai gaia lantzeko ikuspegiari dagokionez, bai migrazioek
eta gure jendarte kulturalki eta linguistikoki gero eta anitzagoek planteatzen dituzten erronkei
erantzuteko bitarteko eta jarduerei dagokienez. Ibilbide dagoeneko luze horretan, bereziki erreparatu
zaio mankomunitateko planetan gaia zehar lerro gisa lantzeak dakarrenari, abian diren zenbait egitasmoren
azalpenean zertxobait sakontzen da, eta, aitzinera begira, euskara ardatz izanen duen jendarte
kohesioa helburu, planteatzen diren erronka nagusiak begiz jotzen dira. Hitz gakoak: Etorri berriak,
euskara, hizkuntza harrera, kultur eta hizkuntza aniztasuna.