128. zenbakia · 2023 (3)

Euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitatean: prototipo bat

Nekane Goikoetxea-AgirreORCID profila

Nekane Goikoetxea-Agirre

ngoikoetxea@mondragon.edu
HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-5664-9013ORCID profila
, Unai Ormaetxea-JauregiORCID profila

Unai Ormaetxea-Jauregi

uormaetxea@mondragon.edu
HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9588-3605ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.7
Artikuluan euskal kulturgintzaren transmisioa unibertsitate mailan nola bidera litekeen hausnartzen da. Zehazki, auzia zertan den azaldu ostean, HUHEZIN (Mondragon Unibertsitatea) hezkuntza graduetako ikasleekin diseinatu den prototipoa deskribatzen da. Horrela, hezkuntzan lan egingo duten irakaslegai diren 2. mailako ikasleei zuzenduriko bi modulutan, Ni,zu, gu. Gorputzak gara eta Eskola eta gizartea deituriko moduluetan, euskal kulturgintzaren lanketa nola prototipatzen den azaltzen da. Artikulua interesgarria izan liteke euskal kulturgintzaren transmisioa eskola eremuan garatzeko interesa duten irakasle eta hizkuntza normalkuntza-teknikarientzat. • Hitz gakoak: Euskal kulturgintzaren transmisioa, unibertsitatea, hezkuntza berrikuntza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)