119. zenbakia ·
2021 (2)
Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza aniztasunaren mapa. Immigrazioko biztanleriaren jatorriaren araberako hurbilketa
Xabier Aierdi, Belen Uranga, Maialen Iñarra
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren biztanleek hitz egiten dituzten hizkuntza guztiei
buruzko datuak biltzeko ez da oraindik prozedura formal edo protokolorik ezarri. Eustatek soilik
euskarari eta gaztelaniari buruz biltzen ditu datuak, eta, ondorioz, migrazio-mugimenduek sortzen duten
hizkuntza-aniztasunaren berri jasotzeko aukerak bi dira: biztanleekin harremanetan, ikerketa kualitatiboak
egitea, eta, bestetik, jatorriaren datuak aztertuz, biztanle horiekin EAE-ra etorritako hizkuntzak
identifikatzea, betiere, jakinik, identifikazio hori hipotesi-mailakoa dela. Hala egin da EAEko Hizkuntza-
aniztasunaren mapa egitasmoan, eta, artikulu honetan, azterketa horren emaitzak laburbildu dira.
Azterlanean, jatorri atzerritarreko biztanleen jatorri-estatuetako hizkuntza ofizialak eta beste hizkuntza
gutxitu batzuk hartu dira kontuan. Hitz gakoak: migrazio-hizkuntzak, hizkuntza ofizialak, hizkuntza
minorizatuak, euskara.