121. zenbakia ·
2021 (4)
Europar Batasuneko hizkuntz politikak, praktikak eta diskurtsoak
Karmelo Ayesta Sagardui
Migrazioek, teknologia digitalen garapenak, globalizazioak eta beste gizarte aldaketa
batzuek egunerokotasuna gero eta eleanitzagoa izatea eragiten dute. Testuinguru horrek galdera eta
hausnarketa berriak eskatzen ditu: nola babestu eta sustatuko da tokiko berezko hizkuntza inguru eleanitzean?
Zer funtzio beteko dute tokiko hizkuntzek, estatuetako hizkuntza hegemonikoek, ingelesak eta
migratzaile eta turisten hizkuntzek? Nola egokituko dira euskara sustatzeko estrategiak mugikortasun
handiko Europako gizarte eleanitz, ireki eta digitalera?
Europako Batzordeko eta estatu kideen hizkuntz politika eta praktikak ezagutzea lagungarria izan
daiteke hausnarketa hori bideratzeko: alde batetik, Euskal Herriko egoeraren alderdi batzuk bereziak
izan arren, EBko beste hiztun komunitate batzuen errealitateak esanguratsuak eta argigarriak izan daitezkeelako,
eta, bestetik, ezinbestekoa delako, gaur egun, EBko ikuspegia kontuan hartzea, Europako
eragina gero eta nabarmenagoa delako tokiko politiketan. • Hitz gakoak: Europar Batasuna, hizkuntz
politika, diskurtsoak, lingua franca, eleaniztasuna