44. zenbakia ·
2002 (3)
Estatu mailako hizkuntza politiken zenbait oinarri eta eredu
Imanol Esnaola
Oharra: lan hau E. Boix eta F. X. Vila irakasleen Sociolingüística de la llengua catalana (1997, Bartzelona, Ariel argitaletxea) liburuan oinarritua dago.
1.- HIZKUNTZA POLITIKA ETA ESTATUAREN ERAKETA
Estatu gehienak eleanitzak dira, nabardura eta gradu desberdinetan agertzen bada ere, eleaniztasun hori ukaezina da. Horixe da Boix eta Vila jaunak azpimarratzen duten lehen ezaugarria, hizkuntza politikaz mintzatzera doazelarik. Non dago, ordea, estatuen arteko aldea? Abiapuntu bera izan arren, errealitate eleaniztun horren aurrean duten jarrerak bereizten ditu estatu batzuk besteengandik. Boix eta Vila jaunen asmoa da liburuaren atal honetan hizkuntza politiken arteko aldeak azaltzea.