121. zenbakia ·
2021 (4)
Espainiako Estatuak berehalako ekintzarako gomendioak ezartzeari buruz EEUHEGren Adituen Batzordeak egindako txostenaren balantzea
Fernando Ramallo
2018an Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak (hemendik aurrera
Gutuna) 20. urteurrena ospatu zuen. Garai horretarako Gutunak monitorizatzeko prozesua aldatu
zuen eta estatuen hizkuntza politika ebaluatzeko hainbat puntu aldatu ziren, besteak beste, txostena
idazteko epea. Txosten horretan “berehalako ekintzarako gomendio” (BEG) batzuk zerrendatu behar
dira eta Adituen Batzordeak BEGen betetze-mailari buruzko ebaluazioa egin eta emaitzak argitaratzen
ditu. 2021eko martxoaren 31n, Europako Kontseiluak argitara eman zuen Espainiako Estatuak Gutunarekiko
(2019) hartutako konpromisoak monitorizatzeko 5. txosteneko BEGen lehenengo jarraipen txostena
eta artikulu honetan monitorizazio horren emaitzak laburtu ditugu. • Hitz gakoak: Hizkuntza
politika; Espainiako hizkuntza gutxituak; hizkuntza politiken monitorizazioa; Europako Kontseilua;
Hizkuntzen Europako gutuna.