39. zenbakia · 2001 (3)

Eslovenieraren kodifikazioaren historia sozialari hurbilpena

Imanol Esnaola
Artikulu hau gai beraren inguruan Jordi Bañeres (Institut de Sociolingüística Catalana) jaunak argitaraturiko “Aproximació a la historia social de la codificació de l´eslovè�» (Revista de Llengua i Dret, 10(1987), 187-199 or.) artikuluaren laburbilduma da. Kodifikazioaren teoria soziologikoa egiteko aipamen laburra Hizkuntza baten kodifikazioa eta honen oinarrian dagoen araudia zehazteak oinarri ideologikoak izaten ditu. Hizkuntza baten kodifikazioa egiteko proposamenak eraikitzeak, ahalegin horien arteko lehia eragiten du. Nagusitzen den araudiaren arrakasta harreman sozial multzo zabal batek arautzen du. Alderdi filologikoak alde batera utzita, hemen ez baitagokigu hori argitzea, hizkuntza baten kodifikazioan nagusitzen den eredua zehazterakoan honako eragile hauek har ditzakegu aintzat: