39. zenbakia ·
2001 (3)
Esloveniako egitura etnikoa eta gutxiengoen babesa
Jernej Zupancic, Xabier Iriondo
SARRERA: HURBILPEN HISTORIKO-GEOGRAFIKOA
Aniztasun kulturala eta historian jasandako gora-beheren ondorioz, Eslovenia Europako Lorategi Kulturala�» deitu izan da maiz. 20.000 km2 besterik ez dituen lurralde hau, Europako lau eskualde zabalen bidegurutzean dago kokaturik: Eremu Alpinoa, Pannoniar lurraldeak, gune Dinarikoa eta Mediterranioko kostaldea. Bestalde, lau nazio, kultur eta hizkuntzen topagunea ere bada: italiarrak mendebaldean, austriarrak iparraldean, fino-ugriar hungariarrak ekialdean eta eslaviar-kroaziarrak hegoaldean.
Eslovenia garraioen ikuspuntutik oso gune aproposa da, izan ere, europako hiru errepide nagusik zeharkatzen dute: Bartzelonatik Kievera doana, Munichetik Estambulera doana eta Pragatik Ipar-Adriatikorakoa doana.