45. zenbakia ·
2002 (4)
Eskualdetako edo Gutxitutako Hizkuntzen Europako Gutunaren garrantzia politikoa
Dònall O´Riagáin
Oharra: Lan honen jatorria honako dokumentu honetan dago: Dónall O'Riagáin: The political importance of the European Charter for Regional or Minority Languages, in: Implementation of the European Charter for Regional or Minority Languages / . Strasbourg: Council of Europe Publishing, 1999, 14
Eskerrak eman behar dizkiot Europako Kontseiluari gaur hemen zuekin izateko aukera eskaintzeagatik; niretzat ohorea izateaz gain atsegina ere bada. Gutunak zortzi urteko sortze prozesua izan zuen eta denbora epe horretan lana eta diplomazia ugari behar izan genituen. Ferdinando Albanese izan zen gehien lagundu zuena, zeina atseginez ikusten dudan gaur hemen gure artean dela. Badakit bera ez dela minduko gutunaren aitapontekoa izan zela esaten badut. Izan ere, hutsik gabeko bere ahalegina, eta erabateko sineskortasunari esker izan ez balitz, gaur ez genuke gutunik izango.