34. zenbakia ·
2000 (4)
Eskoziako gaelera
Federico Jiménez
1-HISTORIA APUR BAT
Hizkuntza zeltikoa - Gaelera indoeuropar hizkuntz multzoaren adar zeltikoan sartzen da. Adar honetan familia bi bereizten dira: Alde batetik talde gaelikoa, Irlanda, Eskozia eta berauen artean kokatzen den Man uharteko gaelerak hartzen dituena, eta beste aldetik korniko edo kornualleserak, galeserak eta bretoiak osatzen duten talde britoikoa, bien arteko ezberdintasunak baita bietako bakoitzari dagozkion hiru hizkuntzen arteko antzekotasunak ere nabarmenak izanik. Britoiak Bretainia Handiko zeltek jasotzen zuten izena dugu, Irlandan ezarrita zeudenei gaelak deitzen zitzaielarik.