121. zenbakia ·
2021 (4)
Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan
Asier Basurto Arruti, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Idurre Eskisabel Larrañaga, Beatriz Zabalondo Loidi
COVID19aren pandemiaren agerpenaren lehen hilabeteetan komunikazio publikoa egiten
duten denetariko erakundeek beren jarduna egokitu behar izan zuten osasun krisiak eragindako
salbuespenezko baldintzetara. Artikulu honetan komunikazio ardurak dituzten pertsonen bizipenetan
oinarrituta aztertzen dira erakundeetan gertatutako aldaketak, arreta berezia jarriz hizkuntzen erabilerari
eta hizkuntza gutxituaren kudeaketari. Bat-batean heldutako krisi egoerak proban jarri ditu erakundeen
komunikaziorako prozedurak eta gaitasunak. Komunikazio-lanak erakunde bakoitzaren barruan
jokatzen duen papera eta duen garrantzia agerian utzi du eta luzaroan iraungo duten aldaketak eragin
ditu. • Hitz gakoak: Komunikazioa, Pandemia, Hizkuntzak, Euskara.