Josep Maria Canyelles i Pastó
Gaur egungo testuinguruan, hizkuntza gutxituak babesteko erronka nagusia enpresek
garapen jasangarriaren testuinguruan jartzen dituzten irakasgaietatik kanpo ez geratzea da. Artikulu
hau Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren aldeko hautua egiten duten enpresentzat eta Hizkuntzaren
kudeaketan laguntzen dieten erakundeentzat tresna bat da, gogoeta kontzeptualez osatutakoa. Horretarako,
alde batetik, hizkuntzari lotuta, enpresen erantzukizun soziala kontzeptualizatuko da, alderdi
linguistikoen garrantzia eta enpresetako hizkuntzen lehentasun maila definitzearekin batera. Horretaz
gain, Enpresen Erantzukizun Sozialaren kudeaketa nolakoa izaten den ere azalduko da, honen hizkuntzarekiko
jardunbide egokiak honakoak izanik: elkarrizketa-prozesuak ezartzea, hizkuntza-praktikak
kodetzea eta kontuak ematea. Azkenik, hizkuntzen aurrean enpresak lau ikuspuntutan mugitu beharko
liratekeela ere erakutsiko da artikuluan, honako ikuspegietako bakoitzean sakonduko delarik: lege
ikuspegia, ikuspegi komertziala, erantzukizun sozialaren ikuspegia eta, azkenik, babesaren ikuspegia. •
Hitz gakoak: enpresa, hizkuntza, Erantzukizun Soziala, RSC
Eskuragarri dauden Deskargak: