55. zenbakia ·
2005 (2)
Elkarrizketa: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE)
Jabier Agirre
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen sorreraz hitz egiguzu. Ze helbururekin sortu zenuten erakundea?
OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) 1990eko martxoan sortu zen. Hasieran gutxi ginen, eta han-hemenka biltzen ginen orduko hartan, dispertsio izugarriarekin eta denetik egin nahian. Helburuak oso zabalak ziren. 1930eko martxoaren 30az geroztik erakunde legala gara. OEEk 200dik gora kide ditu, eta 1000tik gora helbide kontrolatzen ditugu. Gure bazkide izateko, urteko kuota txiki bat ordaindu behar da, besterik ez. 200 bazkide bai, baina inor ez daukagu nominapean. Ez daukagu lokalik ere.