46. zenbakia ·
2003 (1)
ELKARRIZKETA. ITZIAR IDIAZABAL, Euskal curriculumaren dimentsio linguistikoaz EHUko Euskal Filologiako Irakasle katedra
Imanol Esnaola
Zergatik aitortzen zaio horrenbesteko garrantzia tokiko edukiak eskolaratzeari, eta beraz, tokiko hizkuntzan eskolatzeari?
Eskolan, tokiko hizkuntzari, eta hizkuntzari oro har, garrantzia berezia eman izan zaio beti, toki guztietan eta hizkuntza komunitate guztietan, ahal izan duten heinean. Gurean ere, oinarri nagusitzat hartu izan dugu. Beraz, gurean ematen diogun garrantziak ez du ezer berezirik, nahiz eta nahikoa larria den gurea bezalako hizkuntzek duten arazoa.