64. zenbakia ·
2007 (3)
Egungo hizkuntza politika eta legediek berea eman dute
Unai Larreategi
E rabilerari berebiziko garrantzia ematen ari zaio azken urteotan, berau handitzeari
begira lan asko egiten ari delarik esparru ezberdinetatik. Agerian dago ordea
emaitzak ez direla inondik inora ahalegin horren parekoak. Erabilera handiagotzeko
egiten diren jardunei duten garrantzia gutxiesteke, gure ustez, gaur eguneko
hizkuntza politikak iraultzen ez diren bitartean ezinezkoa izango da aurrerapauso
nabarmenik ematea Euskal Herriaren berreuskalduntzean. Hizkuntza politiken beharrezko
aldaketa horretan bi gako nagusi kokatzen ditugularik: ezagutza bermatzea eta
status aldaketa.