64. zenbakia ·
2007 (3)
Datuak ez dira beharko luketeen bezain onak
Aitziber Sarasola
Hasteko eta behin zorionak eman nahi nizkieke beste behin ere Soziolinguistika
klusterreko kideei horrelako lana burutu izanagatik, izan ere beste behin ere
datuok eskuartean edukitzeak zirrara berezia ekartzen baitu. Zirrara, etsipena,
kezka, poza eta denetarik topatu ahal dugu geure barnean beste urte batez etsamin
zail honen emaitzak eskuan jaso ondoren. Zirrarak baino beste baterako utzi
beharko ditugu, izan ere, honakoan datuak serio aztertzeko ahalegina eskatu
baitigute eta ez hainbeste geure barne emozioetan esnatu dituzten sentimenduen
azalpena.