62. zenbakia ·
2007 (1)
D eredua, unibertsitateko sarbide?
Iban Asenjo
Irakaskuntza arloan etapa berri baten aurrean gaudela, gaur egun, ez du inork
ukatzen. EAEn, behintzat, argi dago aldaketa sakonak egongo direla, bai curriculumaren
arloan bai eta hizkuntz ereduen inguruan. Hemen bigarren honi heldu nahi izan
diogu, izan ere, jakin badakigu hurrengo otsailerako Hezkuntza Sailak Eusko
Jaurlaritzari zein Hezkuntzako eragileei bere proposamena helarazi beharko
diela. Irekita dagoen eztabaida horri eutsiz, hizkuntz ereduek Unibertsitateari
nola eragiten eta baldintzatzen duten eta, era berean, horrek gure gizartean
ekar ditzakeen arazo eta erronka batzuk plazaratu nahiko genituzke.