56. zenbakia · 2005 (3)

Bost urteko haur elebidunen euskarazko ipuin-kontaketak

Leire Beloki, Itziar Idiazabal, Ibon Manterola GarateORCID profila

Ibon Manterola Garate

ibon.manterola@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-8368-3318ORCID profila
1. SARRERA Euskaldun elebidunak, gehienak, umetan elebiduntzen dira eta prozesu hori hainbatentzat eskolan hasten da murgilketa-programei esker. Haurren elebiduntze-prozesu hori aztertzeko xedearekin abian den ikerketa baten lehen emaitzak aurkeztuko dira lan honetan. Hain zuzen, helburua bost urteko bi haur-taldek ipuinak kontatzeko duten gaitasuna deskribatzea, eta era berean euskara lehen hizkuntza (H1) eta bigarren hizkuntza (H2) duten bi talde hauen arteko konparazioa egitea da. Euskara lehen hizkuntza duten haurrek euskara etxean zein ikastetxean erabiltzen dute, eta euskara bigarren hizkuntza dutenek, berriz, eskolaren bidez ikasi dute, D ereduaren bidez. Hau da, azken hauek etxean gaztelaniaz bakarrik hitz egiten dute, baina eskolan bi urte dituztenez geroztik euskara erabiltzen dute bertako eginkizun orotan.