Familien hizkuntza-politika 135. zenbakia · 2025 (2)

Bilbon euskaraz hazi. Haur txikiak dituzten gurasoen hizkuntza-praktikak eta bizipenak Laburpena

Olatz Altuna ZumetaORCID profila

Olatz Altuna Zumeta

o.altuna@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-6981-5791ORCID profila
, Jaime Altuna RamirezORCID profila

Jaime Altuna Ramirez

jaime.altuna@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0009-0004-1457-9188ORCID profila
, Josu Ozaita AzpirotzORCID profila

Josu Ozaita Azpirotz

josu.ozaita@ehu.eus
EHU Jose Migel Barandiaran Katedra
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-4257-0786ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135.1
Familiak hizkuntza-eragile garrantzizkoak dira, eta, batzuetan oharkabean bada ere, hizkuntza- politikak diseinatu eta garatzen dituzte. Adibidez, etxeko hizkuntza zein izango den, seme- alaben hezkuntza-eredua zein izango den eta aisialdian zein hizkuntzaren alde egingo den hautatzerakoan. Horrelakoak dira euren gain hartzen dituzten erabakiak, hain zuzen, hizkuntza-erabilerari zuzen-zuzenean eragiten diotenak. Familia-mailako nahiak eta helburuak, ordea, hiriko testuinguru soziolinguistikoaren menpe daude, eta horretara egokitu behar dituzte ezinbestean. Hori dela eta, artikulu honetan lekua egiten zaie hizkuntza gutxituari mesede egiten ez dioten hiri-espazioetako hizkuntzen minorizazio- eta biziberritze-prozesuei. Hitz gakoak: familiako hizkuntza-politika, euskararen transmisioa, hizkuntza-praktikak, hizkuntza- ideologiak, hizkuntza-muda, hizkuntza sozializazioa.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (3,00)