54. zenbakia ·
2005 (1)
BAI Euskarari akordioa eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia prozesu berean Tolosan
Iñaki Azaldegi
Lehenik eta behin, esan dezadan Bai Euskarari Akordioa Tolosaldeko plana dela eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Tolosaldeko herririk handienetan gauzatzen ari den plana dela, ez herri guztietan gauzatzen ari dena. Izan ere, EBPN, printzipioz behinik behin, 5.000 biztanletik gorako herrientzako plana da eta Tolosaldean oso gutxi dira 5.000 biztanletik gorako herriak (Tolosa eta Villabona). Hala ere, Tolosak eta Villabonak ez ezik, Ibarrak, Zizurkilek eta Anoetak ere aurrera daramaten plana dugu EBPN. Aipagarria ere bada Tolosaldeko hamabi herri UEMAko partaide direla eta aspaldi samarretik ari direla euskara plana garatzen beren herrietan.