39. zenbakia ·
2001 (3)
Aitana Guía i Concarekin elkarrizketa
Imanol Esnaola
Historialari valentziarra
Hizkuntza nazio identifikaziorako osagai oso garrantzitsua da eta, hori dela eta, hizkuntza zatiketak hiztunen nazio identifikazioa higatzea du helburu.�»
Kataluniara sarritan begiratzen dugu, zer ikasiko irrikan. Gutxitan erreparatzen diogu, ordea, Katalan Herrietako errealitateari. Izan ere, Printzerrian egindako lanaren gazi-gozoak ezagutzea jakingarri baldin bazaigu ere, gainerako Herri Katalanetan ere badugu zer ikasia. Gaurkoan Valentziako errealitatera hurbildu nahi izan dugu. Bertan hizkuntza batasunaren eztabaida bizi-bizi dago azken urteotan eta gatazka politikoaren muinean jarri dute Euskal Herrian euskararen normalkuntza eta berreskurapena eragozten ari diren horiek. Han zer gertatzen ari den ezagutzeko Aitana Guiá i Conca historialari eta abokatuarengana egin dugu. Azken urteotan sakon aztertu du gaia eta gai hau ikertzen egindako lanagatik saritu ere egin dute.