37. zenbakia · 2000 (2)

Administraziotik

Mikel Arregi
SARRERA Euskararen Soziolinguistikaren garapena gero eta handiagoa da eta euskararen esparru geografikoan gero eta beharrezkoagoa da arduradun eta ikertzaileen elkarlana eta koordinazioa, maila zientifikoa bermatua egon dadin. Disziplina aunitzen teknikak biltzen dira egoera soziolinguistikoa ezagutzeko. Egiten diren lan asko koordinaziorik gabe egiten direnez, honek askotan eskasak diren baliabideen aprobetxamendu desegokia ekartzen du. Erreferente izan daitekeen erakunde akademiko-zientifikoa egoteak, zalantzarik gabe, erraztuko du lana eta baliabideen optimizazioa bideratzen lagun lezake.