Soziolinguistika edukien sistematizazioa udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan
Miren Segurola Larrañaga
koordinazioa@uema.eus
UEMA
ORCID: 0009-0008-9052-7637, Maier Ugartemendia UgartemendiaMaier Ugartemendia Ugartemendia
maier.ugartemendia@gmail.com
UEMA
ORCID: 0009-0008-7557-1509
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-131.3
Udalerri euskaldunetatik eta arnasguneetatik euskararen biziberritze prozesua sustatu
nahian, herritarren ahalduntzea eta sentsibilizazioa da gaur egun UEMAren ildo nagusietako bat. Horren
baitan, Hedatu hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari da lanean, ikasleekin,
irakasleekin eta gurasoekin. Udalerri euskaldunak eta arnasguneak garrantziaz jabetzea, euskararen
errealitatea ezagutzea eta hizkuntza aniztasunaren balioak trasmititzea dira proiektuarekin helburuetako
batzuk, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.
Hezkuntza komunitate osoan eragitea giltzarria delakoan, soziolinguistika edukiak modu sistematikoan
lantzen ditu UEMAk eskoletan, ikasleekin ez ezik gurasoekin, irakasleekin eta hezitzaileekin. Baita hezkuntza
ez arautuan ere, aisialdiko hizkuntza ohituretan eragiteko. Sistematizazio horren nondik norakoak
biltzen ditu artikulu honek, abiapuntua, marko teorikoa, egindako bidea, lanabesak eta erronkak
erakutsiz. • Hitz gakoak: arnasguneak, hezkuntza soziolinguistikoa, ahalduntze linguistikoa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)